XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PASIBOA.

Hartzekodunak. Ordaintzeko efektuak.

NETOA .

- Gutxikuntzagatikoa.

140.000 pezetako epe luzerako mailegu baten ordez, hornitzaileen kontuan 148.000 pezeta sartzen dira, hau da, epe luzerako maileguak gutxitu egiten dira eta hornitzaile-kontua handitu egiten da.

Ondorioz, ondare netoa 8.000 pezeta gutxitzen da.

Honela idatziko dugu esandako hori: PASIBOA.

Epe luzerako maileguak. Hornitzaileak.

NETOA .

3.- Gehikuntzagatiko aktibo eta pasiboaren egite mixtoak.

Egite hauek aktiboko ondare-elementu baten eta pasiboko beste elementu baten gehikuntza sortzen dute, baina kantitate desberdinekoak biak.

Ondorioz, netoan bi elementu hauen kendura berria nabarituko da.

Aldaketa hauek bi motatakoak izan daitezke: - Ondare netoaren gehikuntza gertatzen delako.

180.000 pezetako salgaiak kredituz erosten ditugu, hornitzaileek 10.000 pezetako beherapen bat egiten digutelarik.

Hau da, salgai-kontua 180.000 pezetan handitzen da eta hornitzaileak delako kontua 170.000 pezetan.

Beraz, 10.000 pezetako mozkinak gertatzen dira, eta honela, ondare netoa handitu egiten da: AKTIBOA ETA PASIBOA.

Salgaiak. Hornitzaileak.